Teknologiaren Adikzioa
Azken denboraldian mugikorren eta Play Stationen erabileren denbora handitu da, batzuetan adikzio bateraere iritsi da, baina egia da hau teknologiaren garaia dela eta normala dela asko erabiltzea. Bere alde onak begiratzen baditugu ikusiko genuke eerezagoa dela orain mugikorrekin, lagunekin komunikatzea, baita jende berria ezagutzea, eta kasu batzutan dirua irabaztea. Azken hau Youtuben bideoak igotzen lor daiteke, jarratzaile asko izaten hasten bazera. Nahiz eta alde onak eduki baditu bere alde txarrak ere.. Adibidez, denbora asko pantaila baten aurrean egotea ikusmen arazoak ekar ditzake eta adikziora iristen bazara jendearekin harremana galtzea gertatzen da. Adibidez, badago jendea bideojokoetara jolasten duena, nire lagun batzuk adibidez, hain sartuta zeuden bideojokoan etxetik atera gabe bi edo hiru egun egon zirela., Bi puntu hauek aztertu ondoren ikus dezakegu badituela alde onak beste gauza asko bezala, adibidez, komunikazioa baina baita ere badituela bere alde tgxarrak hau da adikzio bat sortu ahal duela, Ondorioz azkenean denak bezala neurri batean erabiltzen baduzu ez da txarra, baina pasatzen bazara oso arriskutsua izan daiteke.
0 Comentarios
MUNDUKO HIZKUNTZAK
Olaia, Ander, Andrea eta Julen Munduan 6.000 hizkuntza hitz egiten dira, gutxi gora behera.Baina kontinenteetan oso modu irregularrean banatuta daude. Hizkuntza familia jatorritzat aitzin-hizkuntza bera duten hizkuntzek osatutako taldea da. Nagusiak: Indoeuropar hizkuntzak, Afro-asiar hizkuntzak, Sino-tibetar hizkuntzak, Uraldar hizkuntzak... Afrikako eta Asiako hizkuntzei dagokienez mundu osoko hizkuntzen %32 hitz egiten da, Amerikan %15, Ozeano Barean %8, azkenik Europan %3 baino ez dira hitz egiten. Munduko hizkuntzen erdia 8 estatutan banatuta daude: Papua Ginea Berrian (832), Indonesian (731), Nigerian (515), Indian (400), Mexikon (295), Kamerunen (286), Australian (268) eta Brasilen (234). Nahiz eta hizkuntz asko egon Globalizazioa dela medio, hizkuntz asko hitz egiteari utzi diote. UNESCOren arabera hizkuntzen %50 galtzeko arriskuan daude. Halaber, hizkuntzen er%90 baino gehiago 12 hizkuntzetan baino ez da zabaltzen. Hizkuntza nagusienak: Txinera, Erdara, Ingelesa, India, Arabiera, Portugesa, Bengalia, Errusiera, Japoniera, Lahnda, Alemana eta Korearra dira. Kaixo
Nire izena Olaia da, 14 urte ditut eta Errenterian bizi naiz. Bizarain ikastolara noa eta oso gustora joaten naiz. Nire denbora librean dantzatzea eta kirola egitea gustatzen zait baita ere nire lagunekin egotea ere. Egiten dudan kirola eskubaloia da eta Ereintza taldean egiten dut ni portera naiz. Dantza inauteriko konpartsa batean egiten dut Odissey izenekoa. Eta asteburu guztietan nire lagunekin ateratzen naiz etxean egotea ez zaidalako gustatzen. Hau da nire aurkezpen txikia. |
Categorías |